FAQ Donostia Sailing

FAQ-EU

Ez da beharrezkoa esperientziarik nabigatzeko.

Gure lan talde espezializatuak edozein pertsona hartuko du ontzian eta ikastaroa eta nabigazio plana gure bidaiarien helburuetara egokituko dira.

Jakingura duenari nabigatzeko beharrezko diren pauso eta arauak erakutsiko dizkiogu, eta bestelakoei bidaia harrigarri zein erosoa eskeiniko diegu.

Tripulazioa eta kapitaina zenbatu gabe gure ontzian 10 pertsona sartu daitezke

Gure zerbitzuak talde handietarako edo talde txikietara egokitu ditzakegu.

Gure konpainiak beste ontzi batzuk ere baditu, horrela jende gehiagorentzako zerbitzua eskeiniz.

Talde handi bat duzu? Jakin iezaguzu, formula hoberena aurkituko dugu guztiok ontziratzeko.

Egun bateko irteera baterako eraman beharreko berdinak, eguzkitako betaurrekoak, eguzkitako krema, izerditako bat edo txaketa bat, arropa erosoa eta ahalko balitz (ez da beharrezkoa) zolu txuriko zapatilak.

Uretan murgildu nahi direnentzat toalla eta ur sakonetako nabigazioa egin behar dutenentzat aldatzeko arropa

Gure itsasontzia guztiz ekipatua dago horregatik tripulazio guztiarentzako euritako jaka zein galtza iragazkaitzak ditu. Tripulazio guztiarentzako ere salbamendu txalekoak ditugu, haur zein helduentzat

Oinetakoei dagokionean, edozein kirol zapatila ondo dago, ahal izanez gero zolu txuriarekin hobeto. Soilik itsas zabaleko irteerak direnenan gomendatzen dugu ere euritako botak edota neoprenozko zapatak ekartzea.

Bai noski, umeak eta familiak ongi etorriak dira gure itsasontzian. Bereziki zainduko ditugu hauen beharrak, beraiek ondo pasa dezaten ziurtatuz

Ez dugu adin mugarik jartzen ontziratzeko eta bidaiari guztiek sarbidea izango dute ontziak dituen eremu guztietara, sukaldea, wc, egongela, ...

Esperientzia dugu ume taldeekin eta KANTAURI PROJECT bezelako heziketa proiektuekin kolaboratzen dugu.

Noski, gure bidaiariek sarbidea dute itsasontziko eremu guztietara, kabinak, WC, Sukaldea, egongela,... eguneko edozein momentuetan.

Etxe baten erosotasun guztiekin gure itsasontziak 8 pertsonentzako oheak ditu

Horregatik aste beteko planak zein kosta ibilbideak gomendatzen ditugu gure itsas labarreko zein itsasoaren edertasuna ikusteko.

Donostiako itsas portuan gaude

Bidaiarien harrera EKP eraikinean egiten dugu, portuaren sarreran bertan.

Jarri gurekin harremanetan email bidez eta honako hauek zehaztu:

Nahi duzun data Irteera eta bukaera ordua.
  • Pertsona kopurua
  • Pertsonen perfila (umeak, helduak, adinak, ...)
  • Aukeratutako plana edota egin nahiko litzatekena.
  • Zerbait gehiago? eskatu buruan duzun hori, gustora asko zure ametsa beteko dugu.

Bezeroari harreta eta zerbitzu hoberena ematera orientatua dagoen enpresa gara, egiten dugunarekiko pasioa dugu eta zure ametsak egi bihurtzeko gaude

Zerbitzu gehigarriak ditugu, GOURMET CATERING-A, ARDO KATAK, hotelean jasoko zaituztegu, erreserbak egiten ditugu kostaldeko jatetxeetan, euskal sukaldaritza ikastaroak, afari erromantiko kontxako badian, ...

Ordaintzeko bide ezberdinak daude, ohikoenak banku txartel bidez edota banku transferentzia bidez.

Edonola ere jarri lehenago gurekin harremanetan info@dsssailing.com