Guri buruz

Donostia-San Sebastián Sailing-en itsasoarekiko, naturarekiko eta bela nabigazioarekiko dugun pasioa partekatu nahi dugu zurekin.

Munduan dagoen kosta hiri ederrenetariko batettaz gozatu ikuspuntu berri batetik.

Bertoko adituekin erlaxatu eta gozatu esperientzia ezin hobearekin.

NOR GARA?

  • BERTOKO ADITUAK

    30 Urteetako esperientzia dugu bela nabigazioan zein itsasoarekin lotura duten bestelako jarduerekin, olatu handien surf-a, igeriketa zein itsas salbamendua.

  • ESPEZIALISTAK

    Bertako geografia ingurune, itsas erliebe zein gastronomiaren ezagutza maila altua dugu. Bira turistikoetan esperientziadunak gara eta gure tripulazioak bidaiari guztien erosotasuna zaindu eta esperientzia ahaztezina bihur dadin detaile guztiak zainduko dituzte.

  • ESPERIENTZIADUNAK

    Gure kapitaina zein tripulazioak biadaiari guztiak zainduko dituzte, haur heldu zein gazteak. Eta nabigazioa estiloa bidaiarien perfilaren arabera egokituko da helburu batekin, itsasoaren egoera edozein izanik ere, bidaia esperientzia segurua eta gozagarria bihurtzea.

ZERGATIK GUREKIN?

  • MALGUTASUNA

    Bezeroarekiko erabateko orientazioak egiten du gure konpainia baidailagun hoberena zure itsas esperientziarako. Nabigazio plana, katering zerbitzua eta detaile guztiak zure eskaera zein beharretara egokitzen dugu.

  • SEGURTASUNA

    Topikoak alde batera, gauzak modu ezberdin eta bikain egiten saiatzen gara. Aglomerazioetatik ihes egiten saiatzen gara bezeroari lasaitasuna eta pribatutasuna eskaintzeko. Horretarako itsasontzia, soilik itsasoz irisgarriak diren eta ikuspuntu zoragarriak dituzten tokietan kokatuko dugu.

  • EROSOTASUNA

    40 oin dituen gure itsasontziak, bidaia esperientzia polita, segurua eta ahaztezina izan dadin lagunduko du. Erosotasun guztiak eskura izango dituzu eta itsasontziak dituen gela guztietarako sarrera irekia bidaia guztian zehar. Gure katering zerbitzuak zure eskaera guztiei erantzungo die bai kalitate zein harreta ikuspegitik .

NEURRIRA EGINDAKO PLANENGATIK GALDETU.

Galdetu ezazu neurrira egindako planen inguruan. Gure ibilbidea dituzun beharretara egokitu dezakegu, bidaiaren iraupena moldatuz, egonaldi erregimena (lo egiteko aukera), aukeratutako geldialdiak edota katering-aren kalitatea, …

Coaching zerbitzuak eskeintzen ditugu, enpresentzako jardunaldiak antolatzen ditugu edota klasikoagoak direnak, gida gastronomikoekin eta lurrean, tokiko jatetxe gomendatuenetan erreserbak ere gestionatuz.

Hiriko gastronomian erreferentzia den IGELDOKO MARIÑEL JATETXEA da lurrean dugun kolaboratzailea. Donostiako itsas portuan kokatuta, tokiko gastronomiaren nibelaren erakuslea da, gainera aukera eskeintzen digu itsasontzian afariak eskeintzeko, beti ere aldez aurretik enkargatuta.

LAN BODEGA-k dira ere ardo munduan erreferentzia nagusietako bat.

Harro gaude ere kolaborazio honekin eta honi esker ERRIOXA-LAN kalitate bermea duten ardo esklusiboen katak ere eskaini ditzakegu.