GURI BURUZ

Donostia-San Sebastián Sailing-en itsasoarekiko, naturarekiko eta bela nabigazioarekiko dugun pasioa partekatu nahi dugu zurekin.

Munduan dagoen kosta hiri ederrenetariko batettaz gozatu ikuspuntu berri batetik.

Bertoko adituekin erlaxatu eta gozatu esperientzia ezin hobearekin.

Nor gara

BERTOKO ADITUAK

30 Urteetako esperientzia dugu bela nabigazioan zein itsasoarekin lotura duten bestelako jarduerekin, olatu handien surf-a, igeriketa zein itsas salbamendua.

ESPEZIALISTAK

Bertako geografia ingurune, itsas erliebe zein gastronomiaren ezagutza maila altua dugu. Bira turistikoetan esperientziadunak gara eta gure tripulazioak bidaiari guztien erosotasuna zaindu eta esperientzia ahaztezina bihur dadin detaile guztiak zainduko dituzte.

ESPERIENTZIADUNAK

Gure kapitaina zein tripulazioak biadaiari guztiak zainduko dituzte, haur heldu zein gazteak. Eta nabigazioa estiloa bidaiarien perfilaren arabera egokituko da helburu batekin, itsasoaren egoera edozein izanik ere, bidaia esperientzia segurua eta gozagarria bihurtzea.

Zergatik Gu

MALGUTASUNA

Bezeroarekiko erabateko orientazioak egiten du gure konpainia baidailagun hoberena zure itsas esperientziarako. Nabigazio plana, katering zerbitzua eta detaile guztiak zure eskaera zein beharretara egokitzen dugu.

SEGURTASUNA

Topikoak alde batera, gauzak modu ezberdin eta bikain egiten saiatzen gara. Aglomerazioetatik ihes egiten saiatzen gara bezeroari lasaitasuna eta pribatutasuna eskaintzeko. Horretarako itsasontzia, soilik itsasoz irisgarriak diren eta ikuspuntu zoragarriak dituzten tokietan kokatuko dugu.

EROSOTASUNA

40 oin dituen gure itsasontziak, bidaia esperientzia polita, segurua eta ahaztezina izan dadin lagunduko du. Erosotasun guztiak eskura izango dituzu eta itsasontziak dituen gela guztietarako sarrera irekia bidaia guztian zehar. Gure katering zerbitzuak zure eskaera guztiei erantzungo die bai kalitate zein harreta ikuspegitik.

ttutturre - gure itsasontzia

Gure itsasontziak 40 oineko eslora du zure erosotasuna bermatzeko bidaian zehar.

Segurtasun eta nabigazio profesionalerako beharrezkoa den ekipamendu guztiarekin prestatuta dago eta ozeano arteko edozein distantziako zeharkaldiak egin daitezke bertan. Denborale okerrenei aurre egiteko ere prestatuta gaude, Donostiako badian afari erromantiko batetaz gozatzeko edota Euskal Herriko kostaldeko beste edozein puntutan.

ezaugarri teknikoak

Deskargatu itsasontziaren ezaugarri teknikoak hemen

DESKARGATZEKO

35 m2-ko zabalera du, eta leku ezin hobea da erlaxatzeko, ihes egiteko eta gure kostaldeko ikuspegi harrigarriez gozatzeko.

6-8 laguni ostatu erosoa emateko prestatutako barrualdea, eremu guztietara sartzeko aukerarekin, guztiz hornitutako sukaldea, dutxa eta guzti duen komuna eta egongela handi bat. Hori guztia oso estilo zainduarekin, zura eta ehunak konbinatuz.

Eskariaren arabera, esperientziari hainbat zerbitzu gehi dakizkioke (zerbitzaria, sukaldaria, etab.), ezertaz kezkatu beharrik izan ez dezazun.

Asko gustatuko zaizu Ttutturre ontzian egun batzuk igarotzea.

GURI BURUZ

Donostia San Sebastián Sailing-en itsasoarekiko, naturarekiko eta bela nabigazioarekiko dugun pasioa partekatu nahi dugu zurekin. Gozatu munduko kosta hiri ederrenetakoa den Donotiaz ikuspuntu esklusibo batetik. Gure eskutan jarri erlaxatu eta gozatu esperientzia zoragarri batekin.

Zabaleta 26, 20002, Donostia-San Sebastián (País Vasco)

943 283 580

info@dsssailing.com

610 801 923