GURE ITSASONTZIA

Gure itsasontziak 40 oineko eslora du zure erosotasuna bermatzeko bidaian zehar.

Segurtasun eta nabigazio profesionalerako beharrezkoa den ekipamendu guztiarekin prestatuta dago eta ozeano arteko edozein distantziako zeharkaldiak egin daitezke bertan. Denborale okerrenei aurre egiteko ere prestatuta gaude, Donostiako badian afari erromantiko batetaz gozatzeko edota Euskal Herriko kostaldeko beste edozein puntutan.

EZAUGARRI TEKNIKOAK

Deskargatu itsasontziaren ezaugarri teknikoak hemen.

35 metro karratuko itsasontzi bizkarra du Ttutturrek, honi esker itsasontziaren gainaldea, arnasteko, bista zoragarrietaz eta gure kostaldeko naturaz gozatzeko leku ezin hobea da.

Kabinaren dimentsioak 6-8 lagun arteko tripulazioarentzako oso egokiak dira, horregatik itsasontzia egun bat baino gehiagoko esperientzietarako oso egokia da.

Aurretik eskatuta zerbitzu gehigarriak ere eskeintzen ditugu, hala nola, zerbitzariak, sukaldaria edota bezeroak eskatzen duen hori.

Barrualdeko paretak egurrezkoak dira eta eserleku erosoak ditu zure gozamenerako.

Bidaiariek egongelak, sukaldea, dutxa, wc-a eta egongela erabili ditzakete ibilbide osoan zehar. Behar izanez gero ura jasaten duen nabigazio ekipoa ere badugu baita tripulazio guztiarentzako salbamendu txalekoak.

GURI BURUZ

Donostia San Sebastián Sailing-en itsasoarekiko, naturarekiko eta bela nabigazioarekiko dugun pasioa partekatu nahi dugu zurekin. Gozatu munduko kosta hiri ederrenetakoa den Donotiaz ikuspuntu esklusibo batetik. Gure eskutan jarri erlaxatu eta gozatu esperientzia zoragarri batekin.

Zabaleta 26, 20002, Donostia-San Sebastián (País Vasco)

+34 943 283 580

info@dsssailing.com

+34 610 801 923