Esperientziak




Guri buruz
Donostia-San Sebastián Sailing-en itsasoarekiko, naturarekiko eta bela-nabiagazioarekiko dugun pasioa partekatu nahi dugu zurekin.
Munduko kosta hiri ederrenetakoa den Donostiaz gozatu ikuspuntu pribilegiatu batetik. Bertoko adituen eskutik, erlaxatu eta gozatu esperientzia zoragarri batetaz.
TTUTTURRE itsasontzia
Gure itsasontzia “bidai” estiloko belaontzia da, 40″ eslorarekin, erosotasun guztiak ditu.
Segurtasun eta nabigazio profesionalerako beharrezkoa den ekipamendu guztiarekin prestatuta dago eta ozeano arteko edozein distantziako zeharkaldiak egin daitezke bertan. Denborale okerrenei aurre egiteko ere prestatuta dago.
Barnekaldea egur nobleekin egina dago, erosotasun handia eskaintzen du eta beharrezkoak diren guztiak ditu, kamarote pribatuak, sukaldea, wc, dutxa, … zeharkaldietan hauek erabili daitezke.

LAGUNTZAILEAK





