santiago bidea kostaldetik

Santiagoko bidea itsasotik Santiagorako erromesbide zaharrenetako bat da. Bidasoa ibaiaren ertzean hasten da, Irun, Hondarribia eta Hendaia herrien artean. Eta puntu horretatik igarotzen da Gipuzkoako eta Bizkaiko kostalde osoa.

Nabigazioaren gutxi gorabeherako denbora: 1-3 egun

Ibilbidea: Hondarribia – Getxo

Ibilbidearen iraupena: 3 egun

Intereseko puntuak:

Santiagoko Bidea Euskal Eremuan, nabigazio jarduera eta inguruko kultura eta aberastasun gastronomikoa batzen ditu. Euskal Herria beste era batera irakatsi nahi dugu, itsasotik. Eta, aldi berean, esperientzia paregabea ekartzea, Done Jakue Bidearen euskal zatia osatzea, 2016. urteaz geroztik Konpostelak aitortua.

Hiru eguneko iraupena izango du, eta Hondarribiatik Getxoraino kostaldea zeharkatuko dugu, portu ofizialetan geldialdiak eginez kredentziala lortzeko eta bertako historia, tradizioa eta gastronomia ezagutzeko. Esperientzia paregabea eskaintzen dugu, bai itsasoa maite dutenentzat, bai hasiberrientzat, bai bestelako esperientzia baten bila dabiltzan pertsona guztientzat. 

Bezeroaren behar espezifikoetara egokitu ahal izango da iraupenean eta formatuan, baina betiere Done Jakue Bidearen euskal zatia zeharkatzeko eta Euskal Herriko kultura eta gastronomia gehiago ezagutzeko premisari eutsiz. 

 Zeharkaldi honetan, gainera, Pasai Donibane, Getaria eta Zumaia herriak ezagutzeko aukera izango dugu. Naturaren mirariak ikustea, Jaizkibelgo itsaslabarrak bezala. Igeldo mendiaren oinetan aurki ditzakegun Agitiko kalak ezagutzea. Euskal Herriko itsasargi zoragarrienetako bat mirestea, zilarrezko itsasargia, hain zuzen. Itsasotik irtendako jakiak eta Getariako parrillaren bateko txingarretan prestatutakoak dastatzea. Gozatu lasaitasunaz gure ontzigainetik eguzkia sartzen miretsiz. Zumaiako Flysch-a bezalako naturaren mirari bat ikustea. Edo, besterik gabe, bainu bat gozatu itsasertzeko edozein tokitan.

Bat egin Done Jakue Bidea egiteko modu berri honekin, irten zaitez gurekin nabigatzera eta egin ezazu euskal partea itsasoan zehar, ikuspegi berri batetik kostaldeaz gozatuz. Tripulatzaile gisa eta kapitain baten agindupean, belaontzi baten egunerokotasuna bizi, eta nabigatzen ikasi, arrantza-portuak, paisaiak eta ohiturak ezagutu Euskal Herriko gastronomia ahaztezina dastatzen duzun bitartean.
 

Ahaztuko ez duzun 3 eguneko esperientzia!

ERLAZIONATUTAKO ITSAS IRTEERAK

 

ZUMAIAKO FLYSCH-A

 

 

DONE JAKUE BIDEA

 

 

HONDARRIBIA

 

 

SAN JUAN DE LUZ

 

 

KONTXAKO BADIA

 

 

ILUNABARRA

 

 

PASAI DONIBANE

 

 

GETARIA

 

ERLAZIONATUTAKO ITSAS IRTEERAK

GURI BURUZ

Donostia San Sebastián Sailing-en itsasoarekiko, naturarekiko eta bela nabigazioarekiko dugun pasioa partekatu nahi dugu zurekin. Gozatu munduko kosta hiri ederrenetakoa den Donotiaz ikuspuntu esklusibo batetik. Gure eskutan jarri erlaxatu eta gozatu esperientzia zoragarri batekin.

Zabaleta 26, 20002, Donostia-San Sebastián (País Vasco)

+34 943 283 580

info@dsssailing.com

+34 610 801 923